XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide tarte batzu egin ondoren bere burua lasaitu arazi zuen atalondo izugarri dotore batetara heldu zen.

Atalaurre batena baino, katakunba baten sarbidearen antza haundiagoa zuen.

Areto naharo eta marmol arrosa eta berde koloreko ormak zituzten luxuzko gela mordotan ibili zen.

Urre eta zilarrez markoztatutako ispiluak, ebanozko estatua ederrak eta hartzuriak eta makina bat gauza liluragarri.

Eta, jantoki ikusgarrira heltzean, harriturik ikusi zuen hogei edo hogeitamar besaulkiz inguratuta zegoen bertako mahai luze hura, berarentzat bereziki prestatua zegoela.

Horrela zen, mahai buruan, jaki oparoz inguraturik, pertsona bati dagozkion mahaitresna eta platerak besterik ez zeuden.

- Guzti hau niretzat al da?- galdegin zion bere buruari kezkaturik eta oso harriturik, ahoa listuz betetzen zitzaion artean.

Portzelanazko zopontzi batetatik usain gozoa irteten zen.

Honen ondoan itsaskiz betetako kristalezko azpil bat zegoen eta metale berdinez egindako kanpai batez estalia zegoen zilarrezko erretilu apaingarri bat.